Argazki saioa Naldako kobazuloetan (Errioxa) - KIRIKOLATZ Argazkigintza

31/01/2020 Argazki-booka Bizkaian, Argazkilari Bizkaia

Argazkia saioa Naldako kobazuloetan (Errioxa)

Argazki saio ezberdin bat egin nahi nuen. Barruak eskatzen zidan aspalditik. Oso gustuko dut nire lana; benetan atsegin dut etxeko txikiei argazkiak egitea eta ikustea haien gurasoak nola liluratzen diren beren umetxoak zeinen politak ateratzen diren ikusten dutenean, edo ikustea bikoteek jartzen duten aurpegia, beren ezkontza egunean harrapatu dizkiedan irudiak ikusten dituztenean. Baina beharra nuen nirea zen zerbait egiteko. Zerbait apurtzailea. Zerbait deigarria. Baina zer, ordea?
Modeloak banituen; askotan hitz egin izan genuen Nerek eta biok argazki batzuk egin behar nizkiola, eta Silviarekin ere bai, askotan aipatu izan dugu saio kañero bat egin behar genuela. Baina oso ideia lausoak ziren. Inauteriak iristear zirela, Nereri bururatu zitzaion: zergatik ez gara mozorratzen Mad Max estilora? 
Jantziak bilatzen hasteko unea zen. Hirurak gure armairuak arakatu genituen, gerriko eta tatxuela bila. Margaren laguntzarekin, osagarri polit mordoa lortu nuen, Steam Punk erakoak.
Igande hartan goizean goiz jaiki, eta autoa leporaino bete genuen, ahal izan genuen moduan. Ea ba, Errioxarantz! Gure helmuga Palomareseko kobazuloak ziren, Nalda izeneko herrian. Gutako inork ez zuen leku hura ezagutzen, baina argazkiak ikusita, itxura ona zuen.
Lanera! Ez genuen prestaketa handirik behar izan: nire modeloak, behingoagatik, maquillaje beltzez zikindu zuten aurpegia, eta look egoki bat lortu zuten berehalakoan. Nik batera eta bestera eramaten nituen, argi berezi horren bila, itzalekin eta kontrasteekin jolasean. “Begiratu hona”, “orain begiratu beherantz”, “begiratu niri”, “jantzi kapela”, “ea zer moduz betaurrekoekin”. Kameraren botoia sakatu nuen kupidarik gabe. Pozez zoratu beharrean nengoen lortzen ari nintzen emaitzak ikusita. Argia, estetika, kobazuloen islada gorrizta… Nire proiektua “DE CINE” geratzen ari zen!
Lau ordu eman ondoren gelditu gabe (eta gelditu nahi izan gabe), eta nire kameran 1.000 argazkitik gora nituela, amaitutzat eman nuen saioa. Pozik nengoen.
Bilbora itzuli ginen nekaturik, pozik eta elkarrekin bizi izandako ilusio hartaz beterik. Oraindik irauten digu! Nahi nuke argazki hauek ikustean, zuek ere sentitzea gu hirurontzat ahaztezina izango den egun hartan bizi izandakoaren zatitxo bat. Eskerrik asko ideia hau posible egiten lagundu duzuen guztioi!

  • Argazkiak Bilbo Kirikolatz Bizkaia Kobak Nalda Madmax
    Argazkiak Bilbo Kirikolatz Bizkaia Kobak Nalda Madmax
  • Argazki Saioak Nalda Argazkilari Bilbao Kirikolatz
    Argazki Saioak Nalda Argazkilari Bilbao Kirikolatz
  • Argazki Saioak Errioxa Kirikolatz Argazkilari Bizkaia Bilbao
    Argazki Saioak Errioxa Kirikolatz Argazkilari Bizkaia Bilbao
  • Argazki Saioa Argazkilari Bilbo Kirikolatz Bizkaia Madmax
    Argazki Saioa Argazkilari Bilbo Kirikolatz Bizkaia Madmax
  • Nalda Saioa Argazkilari Bilbo Kirikolatz Bizkaia
    Nalda Saioa Argazkilari Bilbo Kirikolatz Bizkaia
  • Argazki Saioak Bilbo Madmax Kobak Argazkilari Kirikolatz
    Argazki Saioak Bilbo Madmax Kobak Argazkilari Kirikolatz
  • Argazkilari Bilbo Bizkaia Kirikolatz Argazki Saioa Madmax Nalda
    Argazkilari Bilbo Bizkaia Kirikolatz Argazki Saioa Madmax Nalda
  • Bilbo Argazki Saioak Madmax Kirikolatz Argazkilari
    Bilbo Argazki Saioak Madmax Kirikolatz Argazkilari
  • Argazki Saioa Bilbo Nalda Argazkilari Kirikolatz
    Argazki Saioa Bilbo Nalda Argazkilari Kirikolatz
  • Bilbo Argazki Saioa Madmax Argazkilari Bizkaia Kirikolatz Madmax
    Bilbo Argazki Saioa Madmax Argazkilari Bizkaia Kirikolatz Madmax
  • Argazki Saioak Argazkilari Bilbo Nalda Kobak Kirikolatz
    Argazki Saioak Argazkilari Bilbo Nalda Kobak Kirikolatz
  • Argazkilaria Saioak Kirikolatz Bilbo Nalda Kobak Madmax
    Argazkilaria Saioak Kirikolatz Bilbo Nalda Kobak Madmax
  • Argazki Saioak Bilbo Argazkilari Kirikolatz Madmax Kobak
    Argazki Saioak Bilbo Argazkilari Kirikolatz Madmax Kobak
  • Argazki Saioa Kobak Nalda Argazkilari Bilbo Madmax Kirikolatz
    Argazki Saioa Kobak Nalda Argazkilari Bilbo Madmax Kirikolatz
  • Argazkilari Bizkaia Bilbo Argazki Saioak Madmax Kirikolatz Nalda
    Argazkilari Bizkaia Bilbo Argazki Saioak Madmax Kirikolatz Nalda
  • Argazkilari Bilbo Kirikolatz Bizkaia Bermeo Nalda Argazki Saioa Madmax
    Argazkilari Bilbo Kirikolatz Bizkaia Bermeo Nalda Argazki Saioa Madmax
  • Bilbo Argazkiak Kirikolatz Argazkilari Bizkaia Kobak Nalda
    Bilbo Argazkiak Kirikolatz Argazkilari Bizkaia Kobak Nalda
  • Argazki Saioak Kobak Bizkaia Argazkilari Bilbo Kirikolatz
    Argazki Saioak Kobak Bizkaia Argazkilari Bilbo Kirikolatz
  • Bilbo Argazkilaria Bizkaia Madmax Argazkiak Nalda Rioja Kirikolatz
    Bilbo Argazkilaria Bizkaia Madmax Argazkiak Nalda Rioja Kirikolatz
  • Bilbo Argazkilari Kirikolatz Argazkiak Madmax Nalda Rioja
    Bilbo Argazkilari Kirikolatz Argazkiak Madmax Nalda Rioja
  • Argazki Saioa Madmax Bilbo Nalda Kobak Errioxa Kirikolatz Argazkilaria
    Argazki Saioa Madmax Bilbo Nalda Kobak Errioxa Kirikolatz Argazkilaria
« Aurrekoa Itzuli Hurrengokoa »