Niri buruz · Kirikolatz Argazkigintza Bizkaia

Niri buruz

Kaixo Leire naiz, argazkilari eta diseinatzaile grafikoa, eta Bermeon (Bizkaian) dut bizileku.

Txikitatik beti izan dut gustuko argazkilaritza, eta esfortzu handiarekin, azkenean, nire zaletasuna nire lanbidean bilakatu dut, eta horretaz oso harro nago.

Prestakuntzak, trebakuntza tailerrak, topaketa guztiak, gehi bakarkako esperimentazioak nire gaurko argazki estilo propioa landu dute, etengabeko hobekuntza batean murgilduta nabilen arren.

Pertsona irekia eta hurbila naiz, eta badakit ze garrantzitsuak diren oroitzapenak zuentzako. Hori dela eta, urtean zehar hainbat tailerretara joaten naiz ikasten jarraitzeko eta argazkilaritza arloan dauden berrikuntzei buruz egunean egoteko.

Profesionala naizen heinean eta nire izaera kontuan hartuta, esparru ezberdinetara zuzendutako lanak egin ditut: haur-argazkilaritza, argazkilaritza soziala (lehen jaun-hartzeak, ezkontzak, bataioak…), jaioberriak, haurdunaldiak, inaugurazioak,  saio profesionalak markak edota produktuak ezagutarazteko, etab.

Gauza bat argi daukadana da niretzat ezinbestekoa dela sesioetan gozatzea, eta zuek nirekin gozatu dezazuen lortzea ere. Iruditzen zait argazki naturalak eta bakarrak lortzeko modu egokiena dela.

Asko estimatuko nuke zuen historiaren parteetako bat izatea, eta zuek nirearen partea izatea ere.

Orain badakizue zertxobait gehiago nitaz, bakarrik geratzen da nire argazkiei begiradatxo bat botatzea, espero dut disfrutatzea…nik haiek egiten disfrutatzen dudan bezala.

Badaukazue ideiaren bat? Erretratatuko dugu? Argazkiak! Argazkiak! Argazkiak!

  • Fotografa En Bizkaia Kirikolatz
    Fotografa En Bizkaia Kirikolatz
  • Fotografa Kirikolatz Bermeo
    Fotografa Kirikolatz Bermeo
  • Fotógrafa en Bilbao - Bizkaia
    Fotógrafa en Bilbao - Bizkaia
  • Fotógrafa en Bermeo - Bizkaia - Urdaibai
    Fotógrafa en Bermeo - Bizkaia - Urdaibai
  • Fotografa En Bizkaia Bermeo Kirikolatz
    Fotografa En Bizkaia Bermeo Kirikolatz